Ikuspe estudio

Zerbitzuak

Web guneen garapena

Gaur egun ez da nahikoa, kaleko presentzia edo lokal bat izatea. Interneteri esker dagoeneko munduak ez du distantziarik, eta zure negozioa jende gehiagora iristea eta zerbitzuak edozein pertsonari eskeintzeko aukera izatearen garrantzia ulertzen dugu. Hau lortu ahal izateko ondorengo soluzio hauek proposatzen ditugu:

Identitate korporatiboa

Zure markari nortasuna eta identitate propioa ematea da gure helburua. Identitate korporatibo egoki bat ezinbestekoa da, gainontzekoetatik desberdindu eta konpetentziatik aldentzeko. Zure markarentzat izen aproposa bilatzetik, eta honi forma eman logotipo bat diseinatuz, irudia korporatiboa sortu eta zure enpresaren ekitaldi, erakusketa zein Standak diseinatzeraino:

Diseinu grafikoa eta editoriala

Zure negozioaren nortasun edo identitatea ez da logotipoan amaitzen, gainontzeko munduaren aurrean ezagutzera ematea, hedabideetara jalgi,... eta horretarako imajinatu eta egi bilakatu daitekeen edozer diseinatzen dugu. Neurrira diseinatu eta garatzen dugu, freskotasuna gehituaz bururatzen zaizkizun euskarri eta apliakazio guztiaei.

Multimedia & Ikusentzunezkoak

Irudi batek mila hitz baino balio handiagoa du, baina irudi honi mugimendua gehitzen badiogu eta mila hitz, emaitzak zugatik hitz egingo du. Teknikari profesional zein sormen handiko talde bat eskuragarri duzu, zure enpresak, marka edo produktuak adieraztea gustatuko litzaizukeen ideia, kontzeptu eta sentsazioak modu erraz batean komunikatzeko.

Irakaskuntzarako zerbitzuak

Formakuntzak bizi propioa du gaur egun, euskarriak aldatu egin dira, testu liburu arruntak euskarri bat gehiago izatera pasa dira, ezinbestekotasuna galdu egin dute. Baina berrikuntzaz beteriko mundu bat dago ikasleri jarduerak eta ikasgaiak erakargarriago aurkezteko. Gure taldeak zure ideiak, materialeak jaso eta kontzeptualizatu egiten ditu euskarri didaktiko desberdinak garatzeko.

Aholkularitza

Komunikazio mundua oso zabala da, haunditu egin da eta hedatuz doa. Emaitza on bat lortzeko, bezeroari modu egoki batean aholkatzea beharrezkoa dela ulertzen dugu. Bere kontsulta eta zalantzei erantzuna emateaz gainera, beraien produktuarekin hartu-eman estuagoa eta etekin handiagoa lor dezaten formakuntza eskaintzen diegu.


Ikuspe.com © 2016 | ikuspe[arroba]ikuspe.com | t: 943 100 115 - 625 717 892