Igo zaitez ekintzailetzaren tandemera!

Ekin16

Batera, aurrera bidean! izan da Euskal Herriko Lanbide Heziketan ekintzailetasuna bultzatzeko aurtengo leloa. Urteroko kanpainaren promoziorako, leloarekin bat datorren irudia garatu dugu, eta aldi berean Ekinguneren filosofiarekin bat egiten duena. Irudiak, surrealista ikutu bat duen tandem bat du oinarritzat, non hainbat pertsonek ekintzailearen proiektua aurrera egin dezan elkarrekin indarra egiten duten.

Irudiaren sorkuntzarako, hainbat ideia alboratu genituen eskuartetik, baina tandem-a berezia izan zen, gainontzekoak baino esanguratsuagoa iruditzen zitzaigun, beraz honekin jo genuen aurrera. Txirrinda hartu genuen mintzagai, gaur egungo gizartean geroz eta errotuago dagoen garraiobidea baita, eta gainera oso egokia iruditu zitzaigun kasu honetarako, esfortzu gutxirekin urrutira eraman zaitzakeen zerbait delako (txirrinda) eta indarrak batu daitezkelako norabide berdinean abiatzeko (tandem-a). Erreferentzien bilaketa oso interesgarria izan zen, bizikleta munduan erabat murgilduta ikusi genuen gure burua bat batean, baina argi genuen gurea erabat desberdina izan behar zuela, ikusi genituen guzti hoietatik desberdina, berezia, surrealista…, eta nola ez, polita. Beraz, pixkanaka, kontuan harturik erreferentzia desberdinen hainbat alderdi eta detaile, gure “super tandem-a” sortzera ekin genion.

Prozesu honi hasiera emateko, irudian agertu behar zuten pertsonaien antolaketaren zirriborroa egiten hasi ginen, puntu horretan argi genuen gauza bakarrenetakoa, ertzean ekintzailearen irudia joan behar zuela, eta horren arabera gainontzeko pertsonen kokapena erabaki genuen, nolabaiteko oreka mantzen saiatuz. Behin antolaketa hau gutxi gorabehera argi genuela (eta gutxi gorabehera diogunean, gutxi eta behera gehiago da gora baino) tandemaren diseinuarekin jarri ginan.

Honen diseinurako 45 graduetako koadrikula zuen txantiloia erabili genuen, izan ere, lortu nahi genuen irudia garbia, fina eta sendoa izan behar zuen, eta txantiloi honek, islatu nahi genuen sentsazio hori lortzen lagunduko zigulakoan ginen. Egitura oso oinarrizkoa eta lineal batekin hasi ginen gure tandemaren forma eraikitzen, eta oraingoan gutxi gorabeherakorik gabe, pertsonai guztiak bere kokapenean eta norabide egokian kokatzea lortu genuen.

fase1

Irudiaren osotasunari forma edo akabera ematea falta zen, bai tandemarena zein pertsonaiena. Ahalik eta estilo minimalistena jarraituz, indarrik galdu gabe baina bolumena deusestuz, tandemari forma eman genion, oinarrian genituen ertz gogorrak borobilduaz eta egokien ikusten genituen puntu zehatzetan masa edo gorputza sartuaz. Honen ondoren, pertsonen formak lantzen hasi ginen, tandemaren estiloa apurtu gabe noski, forma sinpleak eta trinkoak behar zuten izan. Aurrena personai bati eman genion forma eta estiloa, eta ondoren gainontzeko pertsonaiei estilo bera aplikatu genion, bakoitzari zegokion postura zein sexua kontuan izanik, bata bestearen gainetik ez nabarmentzen, guztiek pisu berdina izan zezaten, baina goikaldean kokatu genuen ekintzaileare figurak gainontzekotik zerbait nabarmendu behar zuela kontuan edukiz.

fase2

Ederki! Dagoeneko bagenuen diseinua! Zailena egina genuela uste genuen… OKER GINEN! Lan guzti honi kolorea aplikatu beharra zegoen, kolore paleta desberdinduak erabili behar genituen tandema eta pertsonak bananduz, talde bat edo beste gehiago nabarmendu gabe, izan ere bukaerako grafikan biek dute garrantzia berbera, eta orain arte diseinuan garrantzia eta pisu berdinarekin mantentzea lortu genuena ezin genuen orain kolorearekin dena zapuztu. Honi irtenbidea emateko, tandema eta fondoarentzako kolore tonu hotzak erabili genituen, baina tandema kolore beltzarekin eta kolore txuriko xehetasun batzuekin indartu genuen, bestela fondoare kolorearekin “galdu” egiten zen eta… ezin genuen hori onartu! Pertsonak desberdintzeko aldiz, kolore tonu beroagoen paleta bat erabili genuen, nahiz eta tandemaren kolore hotzen aurrean beroek lehia irabaziko zutelaren beldur ginen, tandemari gehitu genizkion masa beltzek indarra ematen zioten, beraz oreka mantentzearena lortua zegoen.

Behin grafika orekatua izanda, bai forma aldetik eta bai koloren erabilera aldetik, detaile txiki batzuk gehitu genizkion: mugimendua adierazten duten marra batzuk, txirrinda guztiek (edo gehienak) daramaten katea, dizdirak zeinbait puntutan eta gainontzeko tonoekin erabat apurtzen duen ekintzaileak daraman ikurrina berdea ere bai. Azkenekoz aipatutako detaile honekin lortu nahi genuena, ikuslearen begiak ekintzailearen irudira jotzea zen, tonu aldetik “akats” bat erabiliaz.

Azkenik, kartelean erabili beharreko tipografia aukeratzeko momentua iritsi zen . Tipografia, tandemaren irudiak zituen ondulazio eta lodiera desberdinetara egokitu behar zen, estilo aldetik ezin zen gehiegi urrundu, eta aldi berean, garbia eta txukuna izatea nahi genuen.

Ekin16_Bloc

Sortutako grafika hau karteletan, koaderno zein aldizkaritan aplikatu da. DIN A1 tamainako 200 kartel Euskal herriko Lanbide Heziketako ikastetxeetan jartzeko, 2000 koaderno ikasleen artean banatzeko eta Ekinguneri buruzko 1500 aldizkari, azkeneko honetan ekintzailetzan sartu berri direnen artikuluak, etengabean indarrez tandemaren pedalei eragiten dieten dinamizatzaileen testigantzak, eta abar ageri dira.

Tandema martxan dago, ekin diezaiogun bideari!

Ekin16_Bloc2

Ekin16_Rev2

Zer iruditzen zaizue?

Nork: |2016/ 06/ 22|Ikuspe|Comments Off on Igo zaitez ekintzailetzaren tandemera!

GUTIK ZURA filmaren web gunea

zura_mockup-700px

Gaurkoan proiektu berri batekin gatoz. Oraindik grabaketeta lanetan dagoen GUTIK ZURA (www.zura.eus)  filmaren web gunea garatu dugu. Orri bakarrean eraikitako web gune mota da, ikonoekin diseinatutako menu bertikala duena. Koloreei dagokionez, tono marroiak eta beltzak erabili ditugu egurraren munduan barneratzeko.

Egurrak gure gizartean duen garrantziaz hitz egiten du filmeak. Iraganera eta etorkizunera bidaiatuko dugu, euskal kulturak egurrarekin duen harremana ikusiz. Proiektuaren helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.

Gure nortasunaren, bizitzaren eta gure historiaren parte da egurra, eta hau, pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen elkarrizketen bitartez kontatuko digu, eta nola ez, basoen irudi zoragarriekin eta Oreka TX taldearen musikarekin lagunduta.

Oso pozik gaude hain interesagarria den proiektu hontan parte hartzeaz, egurra eta gure kultura uztartzen duen proiektua. Egurra gustoko dugu! Kolorea, forma, usaia, ingurunea,… eta berarekin landu daitezkeen gauza guztiak. Balore sentimentala duela ezin da ukatu, eta ziur gaude ileak puntak jarriko dizkigula dokumental honek. 

zura01

zura02

Momentu hauetan crow-founding kanpaina egiten ari dira filmarekin kolaboratzeko. Aportazio bakoitzarekin zuhaitza bat landatuko da, eta gainera, non dagoen jakin ahalko duzu. Zure zuhaitzaren geolokalizazioa entregatuko da, eta zure zuhaitza zehazki non dagoen jakingo duzu, horrela Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako erretako basoen birlandaketari laguntza zuzena emango diozu zure ekarpenarekin, edozein bada ere.

Merchandising opariak ere egin dira eta online denda bat dago eskuragarri nahi duzuna erosteko (poltsak, kamisetak,…). Anima zaitez proiektu honen parte izatera! Bueltatu diezaiogun gure ingurumenari hainbeste urtetan zehar eskeini diguna. Erein zure hazia euskal basoetan!

Hementxe ikusi dezakezue filmearen trailer ederra. Estreinaldia Iraielan izango da, Donostiako Zinemaldian! Hantxe izango gara! iuuujuu!! ;)

Nork: |2016/ 04/ 20|Bideo, Ikuspe, Irudia|Comments Off on GUTIK ZURA filmaren web gunea

2016 urteari sormenezko hasiera bat emanez…

01_web

Aurten Ikuspek eta Wood&Nikak egutegi bitxi bat garatu dugu, zuek bezain berezia den publiko bat izanda ezin genuen zerbait arrunta egin! ;) Eta egia esateko, arrunt diren gauzetatik aldendu nahi izate horrek ikaragarri ongi pasatzea eragin digu!

Urte berriarekin bat, diseinu eta akabera berritzaileengatik apostu egin dugu, betiko papera baino zerbait gehiago, material berriei leku egiteko: egurra, harria, kartoia, larrua,… Euskarriari dagokionez, buelta asko eman genion eta prototipo pila egin genituen, forma eta material egokiarekin eman genuen arte, azkenik DM (egur zuntzez sortutako aglomeratua) materialarekin sortu dugu, eta Wengué beltza kolorearekin tintatu ostean, laser makinarekin moztu eta grabatu egin dugu.

Laser_06_web

Helburuetako bat, ingurumenarekin arduratsuagoa izatea zen, eta akabera goxo zein epela lortzea. Hau dela eta, egutegia 300 gramotako Craft paperean inprimatu dugu, gramajea hori aukeratzearen arrazoia, euskarriaren gainean tente egotea nahi genuela izan delarik, erresistetzia izatea alegia. Bestalde, eskutitza zein muntatzeko argibideak 80 gramotako estraza paperean inprimatu dugu.

Hilabete bakoitza laguntzen duten marrazkiei dagokionez, barre atake eta eroaldi dexente eragin dizkigula esan beharra dago…jajajaj, izan ere, animali, egoera edo objetuak nahastu nahi genituen surrealismo puntu bat zuten ilustrazioak sortzeko, esaterako elur-orein adarrak dituen behi bat, oilasko hezurra duen arraintxoa, kaktus pintxoz egindako pitxoa, kateorratz edo galduezin bat mapa batean bilaketa bat egiten egotea… burututako txorakeri guztietatik 12 soilik aukeratu behar izan genituen… baina tira, hortxe egongo dira umore razio baten beharrean gaudenerako ;-p.

Praktikotasunari dagokionez, egutegia jartzeko baino gehiagorako baliogarri izango zen euskarri bat lortu nahi genuen, beraz 12 hilabeteak pasa ostean,  zuei bururatzen zaizkizuen erabilpen adina izan ditzake euskarriak. Horietako bat adibidez, mugikorra kokatzeko izan daiteke, bideo bat ikusteko edo eta kargatzeko, euskarriak beheko aldean duen hutsuneak kablea jartzeko aukera ematen bait du.

Hementxe uzten dizkizuegu mimo osoz sortu dugun esperimentu honen iruditxo batzuk.

09_web

04_web

03_web

Bat izateko gogoz geratu al zarete? Bulegoan gutxi batzuk ditugu oraindik, eta zuekin elkarbanatzea gustatuko litzaiguke.

Adi egon zaitezte oso laster bat lortzeko aukera edukiko duzue eta! 10 egutegi zozketatuko ditugu.

Nork: |2016/ 01/ 15|Ikuspe|Comments Off on 2016 urteari sormenezko hasiera bat emanez…

Zuk zeuk egin

KARTELA-web

Prest daukagu Euskal Herriko Lanbide Heziketan Ekintzailetasuna sustatzeko kartela! Brainstorming baten ostean eta zenbait ideia bazterturik, hain hedatuta dagoen “DO IT YOURSELF” filosofiak oso ongi enkajatzen zuela ohartu ginen, eta guk geuk mimo handiz eskuz egindako kartel bat sortzea erabaki genuen. Lanbide Heziketako hainbat familia desberdin irudikatzeko material eta metodo desberdinak erabili ditugu (papera, kartoia, gazta, zerealak, 3D inprimatzea,  egurra, ehuna,…). Ekintzaile izateko iniziatiba izateak zein garrantzitsua den eta norberak egidako gauzek balio handia irabazten dutela adieraztea nahi izan da.

IMG_20150429_184518591

IMG_20150429_184534467

IMG_20150429_184542834

IMG_20150423_145354131

IMG_20150423_145540184

IMG_20150422_104931200

IMG_20150429_184606881

IMG_20150427_155800320_HDR

montaje

Nork: |2015/ 05/ 07|Ikuspe, Irudia|Comments Off on Zuk zeuk egin

2015eko erronken bila goaz! Bazatoz gurekin?

Imprimir

Amaitu da bada 2014a, duela 12 hilabete ongi etorria eman genion horri. Asko eskertu beharra diogu, lan eta fruitu ugari eman dizkigu eta.

Bidean jende asko ezagutu dugu, une bereziak, zailak, onak eta alaiak bizi izan ditugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu beraz, gure bidai-lagun izan zareten guztioi, eta jakin ezazuela 2015a hasi den egunotatik aurrera dugun bideari ekingo diogula.

Erronka eta abentura berrietan parte hartzera etorri nahi al duzu gurekin? ;)

Goazen bada 2015eko bidaiari ekitera!!

 

Nork: |2015/ 01/ 02|Ikuspe|Comments Off on 2015eko erronken bila goaz! Bazatoz gurekin?

25. LILATON, Emakumeen Lasterketa Herrikoia

LILATON_KARTEL_2014

Badira 25 urte Emakumeen lasterketa herrikoi hau ospatzen dela Donostian. Aurrera pauso eta aldaketen 25 urte, geroz eta jarraitzaile gehio dituen lasterketa hau, lehenego urratsak eman zituen oraindik mota honetako lasterketarik ez zirenean existitzen, eta ondorenean atera diren beste lasrterketa askorentzat eredu bezela balio izan du. Aurten 25. urte betetzen duelarik, kartela egiteko eskaera egin digute, zeina poz eta mimo handiz diseinatu dugu.
Lasterketaren trofeo tradizionalean oinarritu gara, hau digitalean ilustratu eta margotu egin dugu itxura errealagoa emanez, eta pieza edo figura bat delaren esentzia galdu gabe, bizitza eman diogu Donostiatik korrika egiten jarriaz.

Eta azkenik 25.urteurrena ospatzeko asmoz, sigilu bat diseinatu dugu, aurtego lasterketaren kamiseta eta buff-aren irudia izango dena.

 

Nork: |2014/ 02/ 25|Ikuspe|Comments Off on 25. LILATON, Emakumeen Lasterketa Herrikoia

2014 Urte zoriontsua!

urteberrion

Proiektu eta erronkaz beteriko urtea pasa dugu, jende berria ezagutu, helburuak lortu eta berriak martxan jarri,… 2013a agurtzeko unea iritsi da eta 2014 urte berriari KAIXOOOOOO!! esateko eguna, ilusio berberaz edo handiagoaz posible bada, asmo eta ideia berriekin, eta datozen proiektu berrietan murgiltzeko gogo eta hauekin topera gozatzeko intentzioz hasiko dugu urte hau.

Zuei guztioi, esperientzia onez, proiektu, ilusioz, humorez eta barre egiteko gogoz beteriko 2014 zoriontsua opa dizuegu!

Ikuspetik esan nahi dizuegu, zuen ideietan sinistu  eta arriskatu behar dela. Bizitza bi egun besterik ez dira eta!

URTE BERRI ON!

Nork: |2013/ 12/ 31|Ikuspe|Comments Off on 2014 Urte zoriontsua!

Proiektu berria; Vitale, Inteligent Trainning System

Vitale Intelligent training  System  , fitness eta osasunerako profesionalei zuzenduta dagoen pertsonalizatutako kirolerako preskripzio cloud plataforma bat  da. Herraminta honekin beraien bezeroen entrenamenduak egokitu eta hobetu ahal izango dute. Honela, erabiltzaile eta bezeroei, entrenamenduan jarraitu beharreko urratsak, errebisioak, aurrera pausoak, hobekuntzak, … , kontsulta eskeini ahal izango diete, modu autonomo eta erraz batean, interneterako konexioa dagoen edozein lekuan dagoelarik. Herramintaren inguruko azalpen gehiago www.myvitale.com webgunean.

Bezero honek, bere herraminta honentzako eduki multimedia guztiaren eskaera egin zigun, izan ere ariketa guztiak bideoen bitartez azaltzen dira. 180 bideoen grabaketa eta muntaia garatu dugu, eta bestalde ere giharren zein eskelotoraren 38 piezen 3D modelaketa lana burutu dugu, ariketa fisiko eta posturaren arabera egokituak, gehiengo irudiak, bira baten animazioa dute eta ondoren bideotan integrata daude.

Behin eduki guztien garapenaren lana amaituta, herramienta honen sorrera jakinarazi beharra zegoen, nola bait hedatu eta jakinmina pizteko, beraz Spot promozional baten eskaera egin zitzaigun, honetarako kontatu nahi zen historiaren gidoaren garapena, Story board-a, kokapenen  aukeraketa, grabaketa eta muntai artistikoa burutu genuen, xehetasun guztiak gusto handiz zainduz.

Oso proiektu konpletoa izan da, non bere zailtasunekin topo egin dugu sarritan, eta neurri berdinean asebetetze uneak ere protagonismo handia izan dute ibilbidean aurrera gindoazela, esperientzia itzela izan da eta asko ikasi dugu. Puntu honetara iritsita, erronka berriei ekitea eta hauei irtenbide eta soluzioa bilatzeko ibilbidean murgiltzea erabat merezi duela esan dezakegu  ñ_ñ . Proeiktuaren irudi gehiago ikus ditzakezue gure webgunean.

Nork: |2013/ 11/ 06|Ikuspe|Comments Off on Proiektu berria; Vitale, Inteligent Trainning System

MikroETE edo autonomoa zara? 2.000 euroko laguntzak!

Captura de pantalla 2013-09-23 a las 11.09.09

Laguntzak zure Web gunea hobetzeko edo sortzeko, logotipoak, Txartelak, Sobreak, Karpetak, Bideo promozionala edo Spota, Kartelak, Expositoreak, Katalogoak eta eskuliburuak, Aurkezpenak, Errotuloak, Aldizkariak, CD interaktiboak, Argazkiak,…
Horrelako zerbait behar duzu zure enrpresarentzat? Donostia Sustapenak laguntzak atera ditu! Deituiguzu eta informatuko dizugu nola egin.

Ez zaitez arduratu, eskaera egiten lagunduko dizugu, laguntza honetaz . Behar den dokumentazio guztia uzten dizuegu deskargatzeko, ez zaitezten bilatzen hasi.

DESKARGATU ESKAERA EGITEKO DOKUMENTUAK:

MikroETE eta autonomoentzako laguntzak (PDF)
MikroETE eta autonomoentzako laguntzek eskaera (PDF)

Captura de pantalla 2013-09-23 a las 11.29.15

Nork: |2013/ 09/ 23|Ikuspe|Comments Off on MikroETE edo autonomoa zara? 2.000 euroko laguntzak!

365 Gif animatu oso wapoak ;)

Bada denbora eta geroz eta ugariagoak dira “365 rounds” izeneko proiektuak, non egunero ilustrazio edo argazki bat sortzea den bete beharreko erronka, baina batzuk haratago joan nahi izan dute ilustrazioei bizia emanez. Hemen aurkezten dizuegun lana  Yimbo izeneko animatzaile mexikar batena duzue, motion graphics, animazioa VFX eta ilustrazioan espezialista.

Hemen adibide batzuk dituzue ikusgai, baina gaur egunerarte egindako 227ak ikusi ahal izateko ondorengo web gunea bisita dezakezue, eta une batez dena mugitzen dela irudituko ziazue! ñ_ñ http://www.yimbo.com.mx/blog/365-rounds/

 

25

60

92

 

 

 

Nork: |2013/ 08/ 20|Hodeietan zehar..., Irudia|Comments Off on 365 Gif animatu oso wapoak ;)
'